Olatuek hondartzan hausten duten eta surfa kirola baino gehiago den mundu honetan, Euskadi Surfari irabazi-asmorik gabeko elkarteak komunitatearekin eta ingurumenarekin duen konpromisoa nabarmendu nahi du. Surfaren mundutik oso gertu gauden familia bateko kideak sortu dugu. Gure aletxoa jarri nahi dugu, guztion artean mundu hobea eraiki ahal izateko, gure gizartea, tinko eta irmo, hainbeste behar dugun trantsizio ekosozialera bideratu ahal izateko.
Zer egiten dugu?
- Kirol-materiala biltzen dugu, hala nola, surf jantziak eta taulak, bodyboard-ak, osagarriak, monopatinak, patinak, bizikletak, baloiak, etab. Material hori guztia prest jarri ondoren, berrerabili egiten dugu, edo baliabide gutxiko jendeak gozatu ahal izateko edo saldu ahal izateko.
- Berrerabiltzea lortzen ez dugun material horri guztiari bigarren bizitza bat ematen diogu, beste objektu berriak sortuz, adibidez, surf jantzi erabilezinekin, hainbat osagarri egiten ditugu, hala nola zorroak, motxilak, etab. Azkenik, soberan dagoen materiala birziklatu egiten da.
- Hainbat arropa eta merchandising egin eta saltzen ditugu. Produktu eta jantzi ekologikoen diseinu baten aldeko apustua egiten dugu. Produktu horiek bai gure web orrian bai sortzen ari garen saltoki laguntzaileen sarean saltzen ditugu, gure proiektuak ikusgarritasun handiagoa izan dezan eta diru-sarrera gehiago erakar dezan.
- Behin bildutako materiala konpontzeko eta doitzeko kostuak nahiz azpiegiturak eta elkartearen funtzionamendu egokiak eragindako gastuak deskontatuta, salmenta horiek guztiak lortutako irabaziekin hainbat elkarte eta GKE ekonomikoki laguntzen dugu.
Euskadi Surfari komunitatean eta ingurumenean aldaketa positiboa eragiteko indarra da. Kiroletako, surfekoa batez ere, materiala bildu, konpondu eta birbanatzeko duen dedikazioaren bidez, GKE honek erakutsi nahi du kirol batekiko maitasuna gehien behar dutenentzako laguntza eta mundu hobe bat eraikitzeko ahalegin bateratua izan daitekeela. Euskadi Surflarik elkartasunaren eta jasangarritasunaren marearekin bat egitera bultzatu nahi ditu guztiak.
Gure eklartea ez da pertsonez bakarrik arduratzen, inguruneaz ere arduratzen da. Gure GKEak naturaren kontserbazioaren garrantziaru buruz hazten du komunitatea. Birziklatzea eta berrerabiltzea sustatzen ditu, kutsadura eta materialaren galtzea murrizteko modu eraginkor gisa.
Gure ustez, lan solidario hori egiten hasteko modu on bat Kaleko Afari Solidarioak elkarteari ekarpena egitea litzateke, gure iritziz lan miresgarria eta ezinbestekoa egiten dutelako.
Gainera, Kolore Guztiak-ekin lan egiteko proiektua dugu, kalteberatasun egoeran dauden gazteei laguntzeko.
Eta hemendik aurrera, eta beti ere positiboki pentsatuz, beste elkarte eta era askotako GKE batzukin lan egingo dugu gure ekarpen apalaren onuradun izan daitezen.
“JENDE TXIKI ASKO, LEKU TXIKIETAN,
GAUZA TXIKIAK EGINEZ, MUNDUA ALDA DAITEKE”
Eduardo Galeano