Zein da gure jarduera nagusia?
Gure jarduera nagusia kirol materiala, surfaren munduarekin zerikusia duena bereziki, biltzean datza.
Gertuko komunitatea aktiboki inplikatzen da erabiltzenez den ekipoa emanez, jakinda modu esanguratsuan berrerabiliko dela.
Materiala kontu handiz konpontzen dugu, kaltetutako taulak arretaz eta zehaztasunez konpontzen dira, neoprenozko jantziak arretaz josten eta partxatzen diren bitartean. Prozesu honek, materialaren balio bizitza luzatzeaz gain, ingurumen inpaktua ere murrizten du, material hauek zabortegian bukatzea sahiesten baitu.
Jarri gurekin harremanetan erabiltzen ez dituzuen surf-taulak, surf-jantziak, bodyboardak, patinak, monopatinak, bizikletak… baldin badituzue!
Zer egingo dugu materialarekin?
Lehenik eta behin, materiala egoera onean jarriko dugu. Behin konponduta dagoela eta bere bigarren bizitza bizitzeko prest dagoela honako honi ekingo diogu:
Beharra sortzen bada, baliabiderik gabeko jendeari emango diogu, haiek aprobetxatu eta goza dezaten, naturarekin modu berri eta zirraragarri baten konekta dezaten.
Behartsuenekin daukagun konpromezu zuzenaz gain, ongintzako beste erakunde batzuei ere laguntzen diegu. Berriztutako materiala saldu egingo dugu eta lortutako diruarekin, elkartearen gastuei aurre egin ondoren, bildutako dirua hainbat GKEei laguntzeko erabiliko degu.
Hasteko, diru hori Kaleko Afari Solidarioak elkartera bideratuko dugu. Ekimen hau zer den hobeto ulertzeko, hemen Klak gazteria euskaldun eta feministaren proiektuak iniziatibari eginiko dokumental txiki bat.