Urtebetea egin dugu

Euskadisurfari-rekin urtebete bete dugu eta pozik gaude egindako apurrarekin. Urte honetan zehar 10 aldiz sartu gara uretara kolore Guztiak-eko gure lagun “zahar”ekin. Oso goiz dibertigarria pasa genuen surfean eta azkenean patata-tortilla batzuk jan eta hondartzaz gozatzen amaitu genuen. Kirol-gai desberdinak ere oparitu dizkigute, besteak beste, 150 bat surf jantzi eta 10 surf taula, hainbat bizikleta

Kolore Guztiakekin bainatzen jarraitzen dugu!

Lehenengo bainuaren harrakasta ikusita, berriero ere Kolore Guztietako gazteekin murgildu gera itsasoan. Surfaren abenturarekin batera, bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden gazteen integratzeko eskubidea aldarrikatu nahian. Gazte hauetako askorentzat surfeatzea guztiz berria da, izan ere, bainu bakoitzean neska-mutil berriak etortzen dira, beste kide batzuen gomendioz edo. Nahiz eta lehendabiziko aldia izan, beraien gogoekin eta laguntzera etortzen

Urguleko Postutxoa

Pasa den urriak 21ean, gure materialaren postutxoa jarri genuen Urguleko Polborinean. Musika reggaez girotutako leku batean, Donostiako ikuspegi liluragarritaz gozatzeko zortea izan genuen, eguzkia itsasoan izkutatzen zen bitartean. Arratsaldeak aurrera egin ahala eta eguzkia zerumugan behera doan heinean kolore laranjek gure hainbat giltzatakoetan marraztutako egunsentiekin bat egiten zuten, jendeak arratsalde gozo batez disfrutatzen zuen bitartean.

Lehenengo bainua Kolore guztiakekin

Pasa den larunbatean, ekainak 3, eguzkiak urrezko hondarra laztantzen zuen Sagueseko hondartzan, aurrekaririk gabeko gertaera bat sortu zen, kirolaz eta dibertimenduaz haratago doana. Lehenengo aldiz Kolore Guztiak ekimeneko gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden gazteekin Kantauri Itsasoko ur urdinean murgiltzeko aukera izan genuen. Emozioak azal-azalean egon ziren. Gazteak, batzuk urduri eta beste batzuk gogotsu, olatuei aurre