Euskadisurfari-rekin urtebete bete dugu eta pozik gaude egindako apurrarekin. Urte honetan zehar 10 aldiz sartu gara uretara kolore Guztiak-eko gure lagun “zahar”ekin. Oso goiz dibertigarria pasa genuen surfean eta azkenean patata-tortilla batzuk jan eta hondartzaz gozatzen amaitu genuen.
Kirol-gai desberdinak ere oparitu dizkigute, besteak beste, 150 bat surf jantzi eta 10 surf taula, hainbat bizikleta eta beste zenbait osagarri. Mila esker guztioi.
Ekainaren 22/23 eta 29/30ean (larunbatean eta igandean) Zurriola pasealekuan egongo gara, Sagües ondoan, mahai batean elkarteari buruzko informazioa ematen eta gure produktuak saltzen. Abuztuaren 15ean egingo dugun surf ohol baten zozketarako sarrerak ere izango ditugu.