Pasa den urriak 21ean, gure materialaren postutxoa jarri genuen Urguleko Polborinean. Musika reggaez girotutako leku batean, Donostiako ikuspegi liluragarritaz gozatzeko zortea izan genuen, eguzkia itsasoan izkutatzen zen bitartean. Arratsaldeak aurrera egin ahala eta eguzkia zerumugan behera doan heinean kolore laranjek gure hainbat giltzatakoetan marraztutako egunsentiekin bat egiten zuten, jendeak arratsalde gozo batez disfrutatzen zuen bitartean. Reggae musikak sortutako bibrazio oneko ibai bat bezala jariatzen den eta eguzkiak bere distira beroaz bihotzak argitzen dituen eszenatoki batean, transakzio komertzial soiletik haratago doan postu berezi bat eraiki genuen.
Gure postutxoan mimo eta arreta handiz eginiko produktu sorta zabala eskaintzen dugu eta weban eskuragarri dagoen merchandisingaz gain, beste hainbat bitxi aurkitu ditzazkezu; pultserak, koilareak, karteratxoak, orkatilakoak, eraztunak beste askoren artean. Hauek sortzeko jasangarritasuna daukagu ardatz eta planetaren ingizatearekiko ardura. Gainera, eskuz eginiko eta birziklatutako materialarekin sortutakoak dira denak. Gainera, elkarteak babesten dituen ongintzazko ekimenei buruzko informazio-materialak eskaintzen dira, bisitariei beren ekarpenarekin babesten ari diren arrazoiei buruz gehiago ezagutzeko aukera emanez.
Gerturatu zineten guztiei eta eguraldi apartataz gozatu zenutenei eskerrak eman behar dizkizuegu. Eskerrik asko ere Polborineko taberna eta bertako langile paregabeei. Elkarrekin desberdintasunak markatu ditzazkegula gogorarazteko laguntzen dizkigute horrelako ekintzek. Izan ere, alaitasunaren eta adiskidetasunaren erdian, salgai dauden produktuak baino askoz gehiago dago; elkartasunaren botere eraldatzailea aurkitzen degu zuen guztion bihotzetan.