Kolore Guztiakekin bainatzen jarraitzen dugu!

Lehenengo bainuaren harrakasta ikusita, berriero ere Kolore Guztietako gazteekin murgildu gera itsasoan. Surfaren abenturarekin batera, bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden gazteen integratzeko eskubidea aldarrikatu nahian.

Gazte hauetako askorentzat surfeatzea guztiz berria da, izan ere, bainu bakoitzean neska-mutil berriak etortzen dira, beste kide batzuen gomendioz edo. Nahiz eta lehendabiziko aldia izan, beraien gogoekin eta laguntzera etortzen diren surfista guztien iniziatibarekin, laster hari dira olatuen gainean surfean, beldurrak gainditzen eta inoiz pentsatu ez zituzten trebetasunak aurkitzen. Izan ere, surfeatzen ikasteko eta gauza berriak probatzeko gogo izugarriekin datoz guztiak. Baina, hauek alde batera utziz, behin baina gehiagotan etorri diren gazteak ere etortzen dira. Guretzat, hau ez da beste egun soil bat itsasoan surfeatzen, guztiz hezigarria den esperientzia polit bat baizik.

Surf saio bakoitza motibaziozko hitzaldi batekin hasten da, non parte hartzaileak euren beldurrei aurre egitera eta euren buruarengan sinestera animatzen zaien. Honetaz gain, Zurriola hondartzaren ur-korronte desberdinetaz ohartarazten diegu. Azkenik, irakasle ziurtatuen laguntzarekin, surfeko oinarrizko teknikak ikasi eta uretara botatzen dira. Taula batean gelditzea baino haratago doan ikaskuntza prozesua da; konfiantza eta autoestimu ariketa bat, besteak beste.

Baina, gure misioa surf trebetasunak irakastea baino askoz gehiago da. Prest gaude laguntza emozionala eta aholkularitza eskeintzeko parte hartzen duten gazte guztiei, izan ere, gure nahia eguneroko bizitzako erronkei aurre egiten laguntzean datza. Itsasoa eta gure besoak zonalde seguru bezela aurkitzea da gure desioa, kezkak alde batera uzteko aukera ematen dien unetxoa izatea, eta, besterik gabe, momentuaz goza dezaten.

Utzi erantzuna