Pasa den larunbatean, ekainak 3, eguzkiak urrezko hondarra laztantzen zuen Sagueseko hondartzan, aurrekaririk gabeko gertaera bat sortu zen, kirolaz eta dibertimenduaz haratago doana. Lehenengo aldiz Kolore Guztiak ekimeneko gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden gazteekin Kantauri Itsasoko ur urdinean murgiltzeko aukera izan genuen. Emozioak azal-azalean egon ziren. Gazteak, batzuk urduri eta beste batzuk gogotsu, olatuei aurre egiteko prestatu ziren, surf taulak eskuan zituztela. Horietako askorentzat, esperientzia hau benetako erronka da, bai fisikoa, bai emozionala. Hala ere, beren bidean jartzen den edozein oztopo gainditzeko gai direla erakutsi dute. Baina, surfa hasiera besterik ez da. Benetan nahi duguna da gazte hauentzako etorkizun hobea eraikitzea. Izan ere, gure helburu nagusia bizitzan erronka zailei aurre egin behar dieten gazteei aukerak eskeintzea da.
Gazte hauetako askorentzat, surfeatzea guztiz berria da. Hain zuzen ere, batzuk gutxitan egon dira itsasaldetik gertu. Surfa ez da olatuetan zutik jartzea bakarrik. Erronkak gainditzean datza, erortzen eta berriro altxatzen ikastea. Neska mutil hauek haien barne indarraz jabetzea nahi dugu, ozeanoaren botereaz gozatzen duten bitartean, noski.
Esperiantzia ezigarria ez ezik, oso polita izan da, baina are politagoa izan da bainu gehiago etorriko direla ohartzea. Izan ere, surfeatzen amaitzerakoan, merendolatxo bat egin genuen gazte guztiekin eta Saguesetik zebiltzan hainbat surfistekin batera.
Gure proiektu honekin ilusioz beterik gaude eta irrikitan danak batera surfeatzera joateko berriro. Gainera, ezgara gu bakarrak itzultzeko gogoak dituztenak, hain zuzen ere, bainuarekin amaitzerakoan zenbait gazteek hurrengo bainuaz galdezka egon ziren, berriro surfeatu nahi zutela ailegatuz. Barreak partekatu, erronkak gainditu eta oroitzapen oso politak sortu dituzte. Hurrengo saiora arte agur esaten duten bitartean, beraienganako konfiantza areagotzen zaiela ikusten dugu.